XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hiru gazte Fallsen, 1991n IRAko beste hiru kide Coagh-en...

Inor gutxi atxilotu dute SASeko eliteko indarrek; hil asko.

- Zorte txarra izan zuten nirekin.

- Besterik ez.

Hogeita bost urteko zigorra betetzen ari da Sean eta, bake prozesuak egoera aldatzen ez badu, urte mordoska bat egingo ditu preso.

- 2000. urtea hemen ezagutu beharko dut.

Luze mintzatu zaizkigu politikaz, gerraz, bake prozesuaz.

Interes handiz jarraitzen ari dira bake prozesua, informazio ona daukate komunikabide guztietarako aukera dutelako baino, kanpoko lidergoarekin jario oneko harremana dutelako, presoek konfiantza osoa dute mugimendu errepublikarreko lidergoarekin, suetena erabaki zuzena izan zen...

- Baina kartzelan 17 urte egin ondoren orain kalean den Jim =mCc=ann-ek esan digu, bake prozesuaren garaian ez lukeela inolaz ere espetxe barruan egon nahiko.

- Gerra-ekintzekin moralari eustea erraza dela alegia, eta suetenaren itxaronaldia luzeegia dela presoarentzat, zailagoa dela moralari eustea.

- Ezagutuko duzue Jim =mCc=ann!

-Noski, lagun handia dut isilik geratu da Sean une batez, irribarrez, bere lagun Jimek guri aitortutakoa hausnartzen.

- Ez da egia osoa.

- Gerrako ekintzek morala igotzen duten bezala, prozesu politikoak ere moralari euts diezaioke.

- Armak hartzea eta borroka egitea estrategia politiko baten barruan hartutako erabakia izan zen, eta suetena deitzea estrategia horren barruan gertatu beharreko gauza bat zen.

- Lehenago edo beranduago, armak utzi eta negoziatzen hasi beharra zegoen.

- Egia da, hala ere, preso batzuk urduri daudela.

- Denbora gehiegi igarotzen ari da eta gauza gutxi gertatzen.